XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hernaniko Plan Orokorraren elementuen aldaketa Proiektu honen behin-betiko onespenaren erabakia argitaratzen deneko biharamunean sartuko dira indarrean Arau hauek.
Arau hauetarikoren baten edo batzuren deuseztasunak, deuseztapenak edo aldaketak ez du gainerakoen baliotasunean eraginik izango, hauetariko bat, haiekiko elkarlotura edo menpekotasun zirkunstantziengatik aplikaezin suertatzen den kasuan izan ezik.
Derogazioak, bera sortzen duen arauak zehazten duen hedadura edukiko du.
Lege, araudi orokor eta lerrun handiagoko beste zenbait xedapenekiko beren menpekotasunaren kaltetan izan gabe, Arau hauek eta HIRIGINTZ FITXETAN barne hartutako zehaztapenak errespetatu beharko dituzte Plan Orokorrek, Bereziek, Xehekapen Azterlanek, bai eta eraikuntza eta urbanizazio proiektuek ere.
Izaera osagarriz eta aurrikusten ez diren alderdi guztiak erregulatzeko, Eraikuntzari buruzko Udal Ordenantzak aplikatuko dira.
Esku artean dugun aldaketa hau, Lurralde Zatiketen apartatuan eta dagozkien hirigintz fitxetan adierazita geratzen diren Plan Partzial, Berezi, Xehekapen Azterlan eta Urbanizazio Proiektuen bidez osatu eta garatuko da.
Aurreko artikuluan aipatzen diren hirigintz dokumentuen edukina eta zehaztapenak, Arau hauetan xedatutakoari eta, halaber, Lurzoruaren Legeak eta bere Arautegiek ezarritakoari ere egokituko zaizkio.
Hau dela eta, horietariko bakoitzak emaitzazko batezbesteko probetxamenduaren %90erako eskubidea edukiko du.
Probetxamenduen asignaziorako ez da lurren kalifikazioa kontutan hartuko.
Lagatzea eta iharduketa sistemak: Konpentsazio sisteman, batezbesteko probetxamenduaren %10aren lagatzea gauzatzen deneko lurzorua erabat urbanizatuko da aipatu jabeen kargura.
Jabeei exigi dakizkiekeen obligazioak ez betetzeagatik konpentsazio sistema lankidetza sistemagatik ordezten denean, arau berdina aplikatuko da.